Komuneko lurrean biluzik esnatu naiz, berriz. Altxatzen saiatu naiz, baina min handia dut aluan. Ispiluaren aurrean jarri eta odola ikusi dut, bai bulban, bai aurpegian. Dutxa beroa hartu dut garbitzeko eta bukatu ondoren, kontu handiz irten naiz komunetik. Ez dakit etxean jarraitzen duen edo ez, baina bada ez bada, zaratik egin gabe jantzi naiz. Sukaldera apurka-apurka sartu eta ez zegoela ikusita, lasaitu egin naiz, baina...
- Maitea, esnatu zara.
Geldi-geldirik geratu naiz, bihotza azkar ari zait taupadaka.
- Non egin duzu lo? Esnatu naizenean, ez zeunden ohean.
Geldirik jarraitzen dut, ezer esan gabe. Bat-batean, besotik hartu eta aurrez aurre jarri nau. Bihotza irten egingo zait, beldur naiz.
- Maitea, sentitzen dut atzokoagatik. Burua joan zitzaidan, ni ez naiz horrelakoa, benetan. Ez da berriz gertatuko, zerbait puntuala baino ez da izan. Ez nazazu utzi, mesedez. Uzten banauzu, oso triste egongo naiz eta... buruaz beste egingo dut.
Isilik geratu naiz, baina bere hitzek benetakoak dirudite eta begiradak damua adierazten dute.
- Sinesten dizut.
-Gaur herriko jatetxerik onenean afaltzera gondibatuko zaitut. Badakizu maite zaitudala, ezta?
Elkar besarkatu gara eta musu eman dit ezpainetan. Giroa berotu eta biluzik dutxan amaitu dugu, sexu-harremanak izaten. Nahiko bortitzak egia esateko, baina berari gustatzen zaizkion modukoak. Maite nau...
Hilabete batzuk geroago...
Komuneko lurrean esnatu naiz, berriz. Astiro altxatu eta ispiluarean aurrean jarri naiz. Lepoan markak ditut, ni itotzen saiatu izan balira bezala. Ipurdiko mina, bat-batean, zulotik zerbait indarrez sartu izan balirate bezala. Dutxa beroa hartu eta komunetik irten naiz, zaratarik egin gabe.
- Laztana, gaur ere ez duzu ohean lo egin.
Ikaratuta, urrundu egin naiz.
- Maitea, ez dizut ezer egingo, bart gauekoa ez nintzen ni. Zoratu egin nintzen... Barkatu, ez da berriz gertatuko, zin dagizut. Puntala izan zen. Ez nazazu utzi, mesedez...
Bi urte geroago...
- Zelan zaude, Aiora?
- Oraindik amets gaiztoak izaten ditut gauetan, baina hobeto nago.
- Bizi zenuena oso gogorra eta bortitza izan zen, baina denon artean lortuko dugu aurrea egitea, baietz, neskak?
- Noski! Ez zaude bakarrik, zurekin gaude, Aiora.
AZAROAK 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Comments